

Garuneko lesio horien ondoriozko sintomen esparrua oso zabala da, eta honelakoak agertzen dira: mugikortasun arazoak, elikadura arazoak, komunikazio arazoak, kognizio arazoak eta jokabide arazoak. Ondorioen multzo horrek, sarritan, autonomia nabarmen galtzea dakar. Koadro klinikoak konplexuak eta heterogeneoak dira beren aurkezpenetan, denboran zehar hedatzen dira eta diziplina anitzeko lanketak behar dituzte.
Neuroerrehabilitazio eta Kalte Zerebraleko Zerbitzuaren eginkizuna da errehabilitazio intentsibo eta espezializatua eskaintzea, bai ospitale-fasean, bai fase anbulatorioan, neuroerrehabilitazio robotikoko teknologia modernoena duten diziplina anitzeko talde profesionalen bidez. Bere misioan sartzen da, halaber, egunez okupatzeko laguntzak garatzea eta egoitzarako alternatibak sortzea lesio zerebralek eragindako ondorioak dituzten pertsonentzat.
Neuroerrehabilitazio eta Kalte Zerebraleko Zerbitzua Ospitalarioak Fundazioaren Kalte Zerebraleko eta Neuroerrehabilitazioko Sareko parte da, eta horretara biltzen dira garuneko lesioek eragindako sekuelen errehabilitazioan espezializatuta dauden zentroetako zerbitzuak eta unitateak.

Neuroerrehabilitazio robotikoa: aitzindariak teknologiarik aurreratuenarekin
Neuroerrehabilitazio eta Kalte Zerebraleko Zerbitzua aitzindaria da sistema teknologiko aurreratuen erabileran, funtzio motor eta sentsorialak berreskuratzeko eta errehabilitazio neuropsikologikorako.
Goiko adarra errehabilitatzeko robotak: Amadeo, Diego, Pablo (Tyromotion).
Exoeskeletoak: Atlas 2023 (Marsi Bionics).
Zinta konputerizatuak eta martxa eta orekaren errehabilitaziorako gailuak: Lexo, Omego Pus, Tymo (Tyromotion), Tigo (TheraTrainer), Efo, Motomed, Dual ebike, Balance Tutor, Vibrosphere, Wii Balance Board, bipedestadoreak…
Etxebizitza egokitua, ingurunearen kontrol domotikoarekin, etxera itzuli aurretik eguneroko bizitzako jarduerak entrenatzeko.
Estimulazio magnetiko transkraneala: Magstim.
Irensketaren errehabilitazioa eta orofaziala: Vital Stim Plus, Neurotec Novafon, IOPI monitorea…
Errehabilitazio kognitiboa: Neuron Up.
Komunikazioaren sistema alternatiboak eta handigarriak: Iriscom, Tobii, The Grid, Toby, Ahots-anplifikadorea…
Errealitate birtualeko errehabilitazioa: Virtual Rehab.
Halaber, partner teknologikoekin lankidetzan aritzen gara, kalte zerebrala duten pertsonen errehabilitazio funtzionalari eta kognitiboari aplikatutako I+G+B proiektuen garapenean.
Unitateak eta Zerbitzuak
Ospitaleratze Unitatea
Kalte Zerebraleko Ospitaleratze Unitateak ospitaleratze erregimeneko errehabilitazioa lantzen du, fase subakutu goiztiarrenean.
Errehabilitazio Anbulatorioko Unitateak
Errehabilitazio Anbulatorioko Unitateek jarraipena ematen diete kalte zerebraleko errehabilitazio programei , fisioterapia, terapia okupazional, logopedia eta neuropsikologia arloetan.
Gainera, hau eskaintzen dute:
- Mediku errehabilitatzaile, neurologo eta psikiatraren kontsultak.
- Kontrol medikoa.
- Peritatzemediko-legalak.
Arrasateko Errehabilitazio Anbulatorioko Unitatea
Bilboko Errehabilitazio Anbulatorioko Unitatea
Donostiako Errehabilitazio Anbulatorioko Unitatea
Hemen daude:
ARRASATE
Ospitalarioak Fundazioa Euskadi – Ospitalea
BILBO
Neuroerrehabilitazio-zentroa
DONOSTIA
Neuroerrehabilitazio-zentroa
Haurren Errehabilitazio Unitatea
Programa espezializatua 0 eta 18 urte bitarteko haurren diziplina anitzeko errehabilitazioan, garapen psikomotorrean nahasmendua edo atzerapena, garuneko paralisia, hartutako kalte zerebrala edo prozesu onkologikoen edo horien tratamenduaren ondorioz sekuelak badituzte.
Arreta Goiztiarreko Zentroa
0 – 6 urtekoentzat Arreta Goitiarreko Zentro bat daukagu, Bizkaiko Foru Aldundiarekin itunduta.
Eguneko zentroak
Kalte zerebraleko eguneko zentroek eguneko programak eskaintzen dituzte, kalte zerebral baten ondorioz desgaitasun larria duten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko. Gainera, beste helburu nagusi bat da familiei laguntzea zaintzaile lanetan.
Arrasateko Kalte Zerebraleko Eguneko Zentroa
Donostiako Kalte Zerebraleko Eguneko Zentroa
Aholkularitza
Zentro propioetan kalte zerebrala duten pertsonei arreta emateaz gain, Ospitalarioak Fundazioa Euskadik horri lotutako zerbitzu espezifikoak ematen ditu –logopedia, neuropsikologia, psikiatria…– beste erakunde batzuen kalte zerebraleko zentroetan.
Gaurkotasuna
Artikuluak
Adimen artifiziala kalte zerebralaren balorazioan eta diagnostikoan: eredu prediktiboetatik eguneroko praktika klinikora
Medikuntza Fisiko eta Errehabilitazioko espezialista. Neuroerrehabilitazio eta Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Ospitalarioak Fundazioa Euskadi.
Kalte zerebralaren pronostikoa eta errehabilitaziorako espektatibak: laguntasun zintzoko eredu baterantz
Medikuntza Fisiko eta Errehabilitazioko espezialista. Neuroerrehabilitazio eta Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Ospitalarioak Fundazioa Euskadi.
Estimulazio magnetiko transkraniala: garuneko plastikotasunerako leiho bat, errehabilitazioan
Medikuntza Fisiko eta Errehabilitazioko espezialista. Neuroerrehabilitazio eta Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Ospitalarioak Fundazioa Euskadi.
Goiko gorputz adarraren errehabilitazio robotikoa: berrikuntza funtzionalaren eboluzioa
Neuroerrehabilitazio eta Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Ospitalarioak Fundazioa Euskadi.
Atlas 2030 exoeskeletoaren erabilera gaixotasun arraroen tratamenduan
Fisioterapeuta pediatrikoa. Aita Menniko Haurren Errehabilitazioko Unitateko koordinatzailea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Nerea MeabeFisioterapeuta. Aita Menni Ospitalea.
Iktus baten ondoren goiko gorputz adarraren errehabilitazio motorraren lanketak: esplorazio ludikoaren eta zereginetara bideratutako entrenamenduaren integrazioa
Medikuntza Fisiko eta Errehabilitazioko espezialista. Neuroerrehabilitazio eta Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Ospitalarioak Fundazioa Euskadi.
Haur fisioterapia uretan: ingurune urtarra, errehabilitazioaren aliatu
Fisioterapeuta pediatrikoa. Aita Menni Haurren Errehabilitazio Unitatea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Irma GarcíaFisioterapeuta pediatrikoa. Aita Menniko Haurren Errehabilitazioko Unitateko koordinatzailea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Zer da malgutasun kognitiboa?
Psikologoa. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Ospitalarioak Fundazioa Euskadi.
José Ignacio Quemada UbisPsikiatra. Ospitalarioak Fundazioaren Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.
Kalte zerebralaren errehabilitazioari buruzko neuropsikologia klinikoa
Ospitalarioak Fundazioa Euskadiko neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.
Nahasmendu kognitibo-konduktualen maneiua, etikan eta duintasunean oinarrituta
Ospitalarioak Fundazioa Euskadiko neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.
Patologia psikiatrikoa larriagotzea trafiko istripu baten ondoren
Psikiatra. Ospitalarioak Fundazioaren Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.
Suizidioa prebenitzeko lan egiten dugu
Psikiatra. Arduradun klinikoa. Egonaldi Ertaineko Unitatea. Aita Menni Opitalea.












